Plastikorik ez, irteeretako pik-nik bazkarietan
Lauroko ikasleek egun osoko irteera didaktikoak dituztenean, sukaldean egun horretarako bazkaria prestatzen zaie. Plastikozko estalki eta poltsak erabili izan dira orain arte, ogitartekoa eta pik-nikeko bestelako jakiak gordetzeko. Jasangarritasunarekin dugun konpromisoari erantzunez eta sortzen diren plastikozko hondakinak murriztu nahian, oraindik aurrera bilgarri horiek kendu ditugu: ogitartekoa, gazta eta irasagarra paperezko poltsetan ematen dira eta sagarrak, kartoizko kutxatan, bertatik banatuak izan daitezen.
Aurtengo Eskola Agenda 21 gaia Stop Plastikoak izanik, ekoordezkariek praktika on hauen inguruko komunikazioak egin dituzte ikasleen artean.