Kalakao lagunen artean ekimena DBHn: Haria ez dadila eten

Euskara planaren barruan, Kalakariko ikasleekin batera proiektu berri bati ekingo diogu: Kalakao lagunen artean – Haria ez dadila eten.  Hilean behin, euskara, euskal kultura eta gaztetxoekin harremana du(t)en gonbidaturen bat ekarriko dugu ikastolara, solasaldian eta jolasean, bazkalondo goxoan euskarari buruz eta euskal kulturari buruz hausnartzeko eta ondo pasatzeko. Hizkuntza ohiturak aldatze bidean, proiektua gazteen arteko transmisioan eragitean datza, euskararen erabileran ez ezik, euskal kultur kontsumoa eta euskal erreferente hurbilak ezagutzean ere.

Lehenengo gonbidatuak Euskarabenturan izan ziren Batxilergoko ikasleak izan dira. Euskarabenturan izandako bizipenak kontatu dizkigute, euskararen erabileran bizi izandako prozesua edota Euskal Herriko aniztasunaren maparen berri eman. Espero dugu lehen harri hau bidaia goxo eta polit baten seinalea izatea.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.