Zure ilea eman nahi duzu ileorde solidarioak egiteko? Lagunduko dizugu
DBH 1.mailako ikasleek Ethics ikasgaian landu duten “Mechones Solidarios” (“ile-motots solidarioa”) izeneko ekintza zabaldu nahi dute ikastolako guraso, irakasle eta ikasleen artean, DBH eta Batxilerreko geletan ere aurkezpena egin dutelarik.
![](https://www.lauroikastola.eus/wp-content/uploads/2019/12/Mechones-solidarios_Lauro_3-1024x719.jpg)
“Mechones solidarios” ekimenak gaixo dauden eta ileordea behar duten pertsonei laguntzen die. Parte hartu nahi baduzu eta zure ilea eman nahi badiezu, Ikastolan lagunduko dizugu, guk batuko baiditugu ile-mototsak eta erakundeari bidali.
Zelan egin dezakezu? Ile luzea baduzu, zure ohiko ileapaingian ebaki:
- 14 urte baino gutxiago baduzu, gutxienez 20 zm.ko mototsa; 15 urtetik gora, 30 zm. gutxienez.
- Ulea garbi eta ziku egon behar da.
- Moztu aurrretik ile-motots edo txirikorda bat egin.
- Ilea kimikoki tratatuta egon daiteke (tintatuta, permanentearekin,…).
- Edonork emon dezake bere ilea (gizonezkoek, emakumezkoek, umeek…)
Bilketa Ikastolan: ekaineko lehen astera arte ekarri dezakezu eta DBHko ingeles mintegian entregatu. Larraitz, Sara, Naia, Sare, Ariane eta Mercedesek dagoeneko ekarri dituzte! Milesker!
Anima zaitez!! Aurreko urtean 9 batu genituen. Ea gure markak hausten ditugun!!!