“Gela berdea” ekimena Europan lehiatzeko hautagai izango da, “Hezkuntza-erakundeen” kategorian

Urtero “Hondakinak murrizteko Europar astea”n parte hartzen dugu, Ikastolan egiten dugun ekintzaren bat erregistratuz. Aurten, Lehen Hezkuntzan burutzen den “Gela berdea” ekimena inskribatu dugu eta Europan lehiatzeko hautagai izateko aukeratua izan da “Hezkuntza-erakundeen” kategorian.

Gure ekimena orrialde honetan erregistraturik dago: European Week for Waste Reduction.

“Gela berdea” saria goizeetako jolastorduetan fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelari egiten zaion errekonozimendua da, jarduera positiboak baloratuz baina negatiboak zigortu gabe. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara burutzen da eta saria hiruhilero banatzen da. Egunero, datuen erregistroa egiten da gela bakoitzean fruta eta taperra ekarri dutenen kopuruak apuntatuz, ikasle eko-ordezkari eta Eriz Kaminero Lehen Hezkuntzako EA21 arduradunaren kolaborazioz. Jasotako datuen arabera, hiruhilea amaitzerakoan, gela irabazleak dagokion sari eta agiria hartzen du (ikus adibide bat, argazkian).


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.