Pedro Miguel Etxenike: “Ezagutza, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gehiago egongo da”
Otsailaren 13an Pedro Miguel Etxenike izan dugu Ikastolan “KUKULUMENDI-Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi-saioen programa barruan, 2. Batxilerreko ikasleekin, programaren aurtengo bigarren saioa burutuz.
Aurreko ikasturtean ere gurera etorri zen Etxenike, eta orduan bezalaxe, ia bi orduko hitzaldia labur egin zaigu, bai eta ikasleek galderak egiteko denbora ere. Kultura zientifiko-teknologikoaren inguruko ordu erdiko sarrera egin ostean, Batxilerreko ikasleek hainbat galdera planteatu dizkiote etorkizuna eta aldaketa klimatikoren inguruan, esperimentzaioa animaliekin, zientzia eta etika, erlijioa, hezkuntza eta unibertsitatea, etorkizuneko lanbideak, lehen Euskal Gobernuan egon zaneko negozioazio eta anekdotak, etab.
Eskerrik asko, pribilegio bat izan da!