Eneko Knörr eta Jon Uriarte Ikastolan, ekintzailetzaz mintzatzen

Otsailaren 18an “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren bigarren saioa izan dugu Batxilerreko lehen mailako ikasleekin. Hizketaldi lasai eta oso interesgarrian, Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu euren esperientzia pertsonalak kontatuz, euren ekintzaile ibilbideak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere: “Zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna; norberak egiten du bere bidea. Herri batek ekintzaileak eta enpresak behar ditu aurrera egiteko”, esan die Enekok.

Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu dute eta Jonek esan dienez, “Zer edo zer txarto irteten denean, horretatik ikasi eta aurrera egin behar da”.

Ikasleek galdera ugari egin dute azken egunetan klasean prestatu duten gai honi buruz.

Eskerrik asko Jon eta Eneko!

Kontuan izan hitzaldi honen aurreko ikasturteko bideoak familien atal pribatuan dituzuela, KUKULUMENDI atalean.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.