Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onartu ditu

Bazkideen 126ko quorum-arekin, etorritako 72 bazkide eta ordezkatutako 54, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta 19-20 jarduerarako auditoretza elkartea onetsi zituen.

Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Izaskun Aguirre Collado, Anton Arriola Boneta, Itziar Laskurain Lasa, Xabier Manterola Lejarza, Urko Mugueta Izaola eta Enara Venturini Alvarez. Kontseiluak agintaldia amaitu duten kideei eskerrak helarazi nahi dizkie urte hauetan egindako lanagatik: Mikel Agirre Aizpuru, Josu Lauzirika Uranga, Ziortza Sulibarria Santiago eta Iñigo Zorriketa Marchal.

Jagolaritza Batzordearen berriztapena ere egokitu zen eta kide hautatuak dira Mikel Agirre Aizpuru, Iñaki Gabirel Arteaga Artabe, Amagoia Tejedor Ortuondo eta Ana Uriarte Uranga. Eskerrik asko agintaldia amaitzen duten Olatz Larrauri Arregi eta María Rodriguez Urangari.

“Kontseilu Errektorearen informazioak” atalean, azpiegitura eta inbertsioen inguruko egoera azaldu zen bai eta “Gure Jakintza” funtsaren nondik-norakoak ere.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.