M8 egunero da! Hasi dira jarduerak
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira egunotan, etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu.
Hona hemen, Ikastolan burutuko diren jardueren laburpena:
Haur Hezkuntza:
- Berdintasuna lantzeko abesti, ipuin eta laburmetraia ezberdinen lanketa.
- Kirol, lanbide, jolas eta abarren lanketa.
- Etapako ikasleek elkarlanean osatutako hormairudi bat.
- Eskulanak: 3 urtekoek, txapa; 4 urtekoek, giltzaria; 5 urtekoek, orri-markatzailea.
Lehen Hezkuntza:
- Egun honen izatearen arrazoia eta jatorria irakurri eta azaldu.
- Egun honetan garatu nahi diren balore eta portaerak adierazten dituzten bideoak ikusi, aztertu eta komentatu.
- Gau egungo gizarteko ereduak aztertu horretarako prestatutako ariketen bitartez.
- Emakume kirolarien hitzaldiak martxoa osoan zehar.
- Martxoak 6, LH 3ko ikasleak: Loiuko Udaletxeak eta inguruko ikastetxeek antolatutako jardunaldi batean parte hartu, Loiun.
- Materialak: SITE-etan.
DBH:
- 1. maila: Arte tailerra, oinarrizko hiztegia eta hilerokoari buruzko formakuntzak izango dituzte.
- 2. maila: poesia eta generoari buruzko tailerra, estereotipoak eta bikote perfektuari buruzko formakuntzak izango dituzte.
- 3. maila: publizitate sexistari buruzko tailerra, mikromatxismoei buruzko formakuntza eta Heziketa sexuala.
- 4. maila: mikromachismoak, maitasun erromantikoari buruzko tailerrak eta Mitoak apurtzen tailerrak.
Batxiler:
- Itsaso Larramendiren hitzaldia: Urbanismo feminista: Espazioa, boterea eta genero ikuspuntua.
- Patricia Zamoranoren hitzaldia: Indarkeria matxista: legea eta mitoak.
- Batxilerreko hainbat ikaslek tailerrak emango dituzte DBHko geletan. Gaiak: Oinarrizko hiztegia, Hilekoa, Estereotipoak, Bikote perfektua, Mikromatxismoak, LGTBI, Feminismoaren historia.
Liburutegia: ikusi gomendioak.