Itxialdian Euskara babesteko ekimenean, Batxilerreko ikasleak

Koronabirusaren garaian inoiz baino garrantzitsuagoa da gizartearekiko konpromisoa, eta euskarak ere babesa behar du, familia batzuetan euskaraz aritzeko aukerak murriztu egin direlako.

Gazte eta haurrentzat 20 bat minutuko elkarrizketak euskaraz eskaintzeko ekimenak sortu dira gure herrietan, haur eta nerabe batzuek ez baidute gailu elektronikorik edo Internetik etxean, edota euskaraz hitz egiteko aukerarik. Berrogeialdiak sortu dezakeen hizkuntza-hezkuntza arrakala hori ekiditea eta euskaraz harremanak sustatzea dute helburu.

Lauroko Batxilergoko ikasle batzuek izena eman dute jada eta haur edota nerabe batekin hitz egingo dute birtualki, familiak adostutako tresnen bidez: telefono-deien, whatsapp eta abar. Printzipioz, elkarrizketak astean 2-3 aldiz mantentzea aurreikusten da.

Guztiz doakoa den ekimen honetan parte hartu nahi baduzu edota laguntza jaso nahiko lukeen norbait ezagutzen baduzu, hauek dira herri eta auzo bakoitzarekin harremanetan jartzeko moduak, inprimakiak betez. Nahiz eta auzo edo herri horietakoa ez izan, jarri kontaktuan eta beraiek bideratuko zaituzte:

BILBO:

Deustu:

Uribarri eta Mundaka

San Frantzisko:

Errekalde:

Santutxu:

GETXO:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.