Batxilerreko bi ikerketa lan sarituak

Lauro Ikastolako ikasleen bi ikerketa lan sarituak izan dira Si eres original, eres de libro lehiaketaren 14. edizioan. Ondoko epaimahaiak aipamen berezia egin die lanoi: Ramón Tamames ekonomilari eta akademikoa, Javier Sádaba filosofoa, Ramón Acín eta Juan Kruz Igerabide idazleak, Margarita Prado katedratikoa, eta CEDROko presidenteordea, idazlea eta akademikoa den Carme Riera.

  • “Euskal gazteriaren sailkapen politikoa” ikerketa lana, lehen Batxilerreko “Jacaranda” taldeak egina, Itziar Rodríguez eta Larraitz Mujikak osotua, eta Begoña Diez de Ulzurrun eta Amaia Pérez irakasleen koordinatuta.
  • “Bioplastikoen degradazio prozesua”, lehen Batxilerreko “Bioplastic” taldeak egina, Leire Pereda eta Oihane Gorordok osotua, eta Amaia Pérez irakasleak koordinatua.

Epaimahaiak erabaki du lan hauen kalitate bikaina, planteamendu eta betetzearen originalitatea, propietate intelektuala zaindu izana eta burututako ikerketa ahalegina aitortzea. Zorionak egindako lanagatik!

Lan hauek ondoko Pinterest-eko atalean argitaratu dira: tablero Pinterest de Es de libro.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.