Udan, instalazioetan burututako lan eta egokiketak
Ikasturtero bezala, udako oporraldia baliatzen dugu Ikastolako instalazioetan lan eta egokiketak egiteko, aurten, bete behar izan ditugun segurtasun eta osasun neurriak baldintzaturik egon direnak. Lan nagusienak aipatzen dizkizuegu eta argazki batzuk erakutsi ere:
- Haur Hezkuntzako bigarren solairua egokitu, aurreko udako lanei jarraipena emanez, espazio zabalagoak eta balioanitzak lortzeko.
- Haur Hezkuntzako jolastokiko frontoia zabaldu, irisgarritasun eta bisibilitate hobea lortzeko.
- Lehen Hezkuntzako espazioak berrantolatu 1. mailatik 4. mailara arte seigarren gela lortzeko.
- DBHko Liburutegi ondoko gelak handitu.
- Batxilerreko espazioak berrantolatu gela handiagoak eta pasabide zabalagoak lortzeko, ikasleen joan-etorriak errazteko.
- Batxilerreko Laborategiak eta Informatika gela azken solairura lekualdatu.
Lan hauetaz gain, segurtasun eta higiene neurriekin lotutako beste hainbeste burutu dira: eraikinetan seinaleak jarri pertsonen joan-etorriak adierazteko; protokolo eta aforoei buruzko seinaleak; jantokiak aforoak betetzeko berrantolatu eta mahaietan manparak jarri; jolastokiak espazio ezberdinak banatu eta horren adierazgarriak jarri; gel hidroalkoholiko-banagailuak espazio guztietako sarretan jarri, etab.