Aurten ere Memoriaren Egunean parte hartuko dugu, ikasleen presentziarekin

Gogora Institutuak 2020ko Memoriaren Egunaren ospakizuna sustatu du, “ATZERA BEGIRATU AURRERA JARRAITZEKO” lelopean. Lauro Ikastolak, azken urteotan, Memoriaren ahalmen pedagogikoa balioetsi eta bizikidetza adiskidetua eraikitzeko helburu duen programa honekin kolaboratu du, Ikastolan bertan biktimen hitzaldian burutuz. 2017ko ekitaldian Ikastolako 3 ikaslek parte hartu zuten: Joanes Atxa, Iraia Markaida eta Markel Gonzalez (ikus amaieran bideoa,euren parte hartzearekin).

Iaz eta aurten, osasun egoera dela eta, ezin izango ditugu hitzaldiok Lauron burutu, baina Ikastolako parte hartzea izango da azaroaren 10eko ekitaldian gure ikasleen bitartez.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.