Eskola Agenda 2030 proiektua
Aurreko ikasturteetan Eskola Agenda 21 proiektuaren bitartez jasangarritasuna landu izan dugu ikastolan. Ikasturte honetatik aurrera proiektuaren izena aldatu da, Eskola Agenda 2030 izango delarik. Bertan, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta, jasangarritasuna lantzen jarraituko dugu.
Esteka honetan iraunkortasunerako 17 helburuei buruzko informazio gehiago dago eskuragarri: UNESCO ETXEA