EUSKARALDIA! Zazpi egun baino ez dira geratzen!

Ezohiko egoera batean harrapatu bagaitu ere, azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa masiboa egingo dugu Euskararen lurralde osoan: EUSKARALDIA. Bigarren edizio honetan lanean, eremu digitalean eta gertuko harremanetan denbora gehiago igaroko dugula kontuan izanda, egoerara egokitu beharko duguna argi dago.

Ikastolan lan egiten duten pertsona guztiek izena eman dute Euskaraldian eta ahobizi-belarriprest jokatuko dute, baita ariguneetako kide bezala ere. Batxilergoko ikasleek ere Euskaraldiarako batzordea osatu dute eta izena ematen ari dira. Zuok, gurasook ere bidaide behar zaituztegu.

Horregatik, denon arteko laguntzaz eta elkarlanaz, arigune bakoitzeko ordezkari bana agertuz, bideo eta kanta bat osatu dugu. Euskaraldiaren leloak dioenez, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi dugulako. Oraingure konpromisoa eraman nahi dugu Lauro Ikastolako komunitatea osatzen dugun guztionahora. Euskararen ametsaren barreiatzaile izaten jarraitu nahi dugu!

Oraindik Euskaraldian izena ez baduzue eman, parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Gure ikasle eta seme-alaben eredua gara. Gainera, asko bagara, errazagoa izango da ariketan parte hartzea.

Izena emateko hiru bide nagusi daude:

  1. Euskaraldiaren webgunea
  2. Euskaraldiaren mugikorreko aplikazioa
  3. Herri batzordeek adierazitako tokietan, eskuz emanez.

Nork bere herrian txapa jaso behar du herri batzordeek adierazitako bidetik.

Gogoratu, Euskaraldian parte hartzeko garrantzitsua da aldez aurretik prestatzea, bai maila pertsonalean eta kolektiboan ere, hizkuntza-ohiturak aldatzea erraza ez baita. Horretarako, hainbat lotura zuen esku ipintzen ditugu:

Nola jokatuko dut ahobizi banaiz?

Nola jokatuko dut belarriprest banaiz?

7 egun baino ez dira geratzen ariketan murgiltzeko; Euskaraldi on guztioi, ederra izango da eta!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.