COVID19aren kontrako neurrien aplikazioa auditatu dugu eta maila goreneko adostasuna lortu
Gessyma-k, Kalitate eta Elikagaien Segurtasunaren kontrolean espezializatutako enpresak, Lauro Ikastolako sukalde eta jantokietan auditoretza bat burutu du bai eta ziurtatu ere ikastetxeak COVID19 KONTROLATZEKO KONTINGENTZIA-PLANEAN definitutako irizpideak betetzen dituela eta bere instalazioetan jarduera hauetarako ezarritako neurriak era egokian betetzen direla, maila goreneko adostasunarekin, ondoko gaiari dagokionez:
“Menuak sukaldean prestatzea eta ikasleei eta ikastetxeko langileei ikastolako jantokietan zerbitzatzea”.