Martxan dira INSPIRA saioak neskengan teknologia eta zientziarako bokazioak sustatzeko

Dagoeneko laugarren urtez, martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Neska zein mutilek hartzen dute parte, talde berezituetan, eta edukiak modu ezberdinez lantzen dituzte neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz, taldeko mentoring teknikari jarraituz.

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin. Aurten euren eskutik datozen mentore-aholkulariak dira Amaia Vicario, Maialen Choya eta Juncal Alonso Ibarra, azken biak, Ikastolako guraso ere badirelarik.

Programa honi buruzko informazio gehiago ikusteko KLIKATU HEMEN


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.