Lauro Ikastolak BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartuko du Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Bizkaian
EA 2030 Planean jasangarritasunaren inguruan orain arte egindako lanez gain, Lauro Ikastola BBK Kuna 2030 Kideak sarearen parte izango da, Bizkaian Garapen Jasangarritako Helburuak (GJH) lortzeko 83 erakunde batzen dituena, alegia.
BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea Bizkaiaren etorkizuneko erronkei hoberen erantzuteko: BBK Kuna 2030 Kideak sektore anitzeko aliantza izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) lortze aldera. Gainera, BBK-k hizkuntza- eta kultura-aniztasunak funtsezko eginkizuna duela aitortzen du eta horregatik 17 GJH+1 landuko ditu, euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea, alegia.
Erakundeen artean Aurrerakideak definitu dira, hau da, GJH bat bereziki bultzatzen dutenak;eta Kideak, sarean parte hartzeko eta mundu hobea lortze aldera ahaleginak batzeko interesa erakutsi duten erakundeak, Lauro Ikastola, kasurako.
Ikasturte honetan, Lauron burutu izan diren jasangarritasunaren inguruko jarduerak 17 helburu hauei begira egin dira, eta jarduerok batzen dituen bideoa prestatu dugu egindakoaren laburpenarekin: