Ikastolako bi ikasle sarituak Bizkaidatz VII. literatura lehiaketan
Aiala Garabieta Oribe eta Andere Garabieta Oribe, Batxiler eta DBH 3ko ikasleak urrenez- urren, Haur eta Gazteen VII. literatura-sarian irabazle izan dira: lehena, 1. gazte-saria euskarazko modalitatean; eta bigarrena, 2. gazte-saria, euskarazkoan ere.
Sari banaketa urriaren 8an izan zen, 11:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian, eta Unai Zaballa Euskarako irakaslea lagundurik bertaratu ziren ikasleak. Ikastolari ere saria dagokio, eskola-materiala eskuratzeko opari-bonoa, hain zuzen.
Zorionak bioi!