24/25 ESKAINTZA
* Oharra: igeriketa ikastaroetan izena emateko 3 urte beteta izan behar dira.
* Oharra: igeriketa ikastaroetan izena emateko 3 urte beteta izan behar dira.
• Lauroko bazkideak:
– Sar zaitez ALEXIAn.
– “Eskolaz kanpo”ko atalean, aukeratu inskribatu nahi duzun seme-alaba.
– Eskaintzako aukerak agertuko zaizkizu eta banan-banan aukeratu eta sakatu “Eskatu” botoiari.
• Lauroko bazkideak EZ direnak:
– Bete eta bidali zerbitzuak@behekosoloaxxi.com helbidera ondoko inprimakia.
Prozedura hauekin aurrematrikula eginda dago. Epea amaitutakoan, ez dira bajak onartuko, zozketa egin eta behin-behineko zerrendak argitaratu ahal izateko.
Lehen hiruhilabeterako: irailak 30 – abenduak 22.
Bigarren hiruhilabeterako: urtarrilak 7 – martxoak 23.
Hirugarren hiruhilabeterako: martxoak 24 – ekainak 15.
Izen-emate epea amaituta, zozketa burutzen da plazen esleipena egiteko. Irizpidea: letra bat atera eta horren arabera ordenari jarraitu, Lauroko bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.
Itxaron zerrenda bat egingo da eta bajaren bat egotekotan kontuan hartuko da. Hurrengo hiruhilekoan ez zaio prozedura honi jarraituko (itxaron zerrenda hau ez da indarrean egongo).
Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 09:00etatik aurrera hartzen diren eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, eta lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.
Baja emateko epea zabalduko da eta horren ostean plaza libreak argitaratuko dira. Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 9:00etatik aurrera hartzen diren idatzizko-eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna izango dutelarik.