Orientabide profesionaleko bi jarduera abenduan, 2. Batxilerrean

Orientabide Planaren barruan burutzen ditugun ekitaldien artean, azaroaren 29 eta abenduaren 3aren bitartean orientazio profesionalari bideratutako bi jarduera burutu ditugu Batxiler 2. mailako ikasleekin:

Azaroaren 30ean, “lan merkatuko informazioaren erabilera” arloa lantzeko, Iñigo Ochandiano izan genuen geure ikasleei merkatu laboralaren inguruko hitzaldia ematen. Campo & Ochandiano, giza baliabideen arloko aholkularitza konpania independientea da. Bereziki hautatze prozesu masiboak, zuzendaritzako kideak bilatu, erakarri eta hautatu, gazte talentodunak identifikatu eta hautatzeko proiektuak eta erdi mailako agintariak eta profesional gaituak bilatu erakarri eta hautatzen ditu. Aurkezpenean jorratu ziren gaien artean, ondokoak daude:  Graduen aukeraketan orientatu, enpresek bilatzen dituzten profilak zehaztu, lan bilaketan izan behar duten jarrera, kurrikulum on bat osotzeko gakoak eta elkarrizketa eta hautatze prozesu bati aurre egiteko beharrezkoak diren ezaugarriak. Bukatzeko, ikasleek galderak egiteko aukera ere izan zuten.

Abenduaren 3an, Ikastolako gurasoek hartu dute parte orienbideko arlo honetan, arlo ezberdinetako profesionalak izanik, euren ibilbide akademiko eta profesionala 2. Batxilerreko ikasleei azaltzeko, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, ikasleei gomendioak emateko. Gonbidatuak lau multzotan antolatu ditugu, ikasleek euren interes eta lehentasunen arabera hitzaldia aukera dezaten:

Ingeniaritzak – Informatika:

  • Fernando Gonzalez.
  • Iñaki Pinto.
  • Natalia Ruiz.

Zientziak:

  • Arkaitz Carracedo.
  • Iban Ubarretxena.

Medikuntza – Erizaintza:

  • Bernat Galarraga.
  • Argoitz Sardui.
  • Ziortza Zarraga.

ADE – Zuzenbidea – Magisteritza:

  • Leire Madariaga.
  • Inge Zubiaur.
  • Jon Andoni Duñabeitia.

Eskerrik asko denoi zuen ekarpenengatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.