Eusko Legebiltzarrean, etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruz
Abenduaren 3an, Idoia Iruretagoiena Valle Ikastolako zuzendari-gerentea, Eusko Ikastola Batzaren (EIB) Presidentea den aldetik, Eusko Legebiltzarrean izan zen etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruz EIBren ikuspuntua azalduz, erakunde honetan batzen diren Ikastolen ibilbide eta esperientziaren printzipio eta oinarri nagusienetatik, lege berriaren hausnarketan eta etorkizuneko hezkuntzan ekarpenak egiteko asmoz.
EIB Elkarteak, egun, 11.000 ikasletik gora eta 1.000 pertsonek baino gehiagok osotzen dute, eta bere sorreran duela 60 urte gizarte ekimenetik eta hiritar parte-hartzetik sorturiko proiektuak batzea izan zuen helburu, eredu propioa aldarrikatuz, kalitatezko hezkuntza-proiektuak sustatzeko eta euskara eta euskal kulturaren aldeko ekarpena egiteko.