Koadro bat lapurtu dute! Hasi dira lehen ikerketak
Batxilerreko ikasleen lehen ikerketak hasi dira Forensic Science proiektuaren barruan Ikastolan izan den koadro baten lapurketa argitzeko: Paraninfoan zegoen margolana desagartu da eta aztarnak bilatzen eta aztertzen hasi dira.
Azaroan Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten ikerketa metodologiak ezagutzeko eta orain praktikan jarri behar dute. Batxilerreko Paraninfoan ilea, odola eta bestelako aztarnak hartuta, lehenbailehen argitu beharko dute ikerketa honen nondik-norakoa Forensic Science proiektuak eskaintzen dizkien tresnekin: babes pertsonalerako materiala, hala nola, jantziak, eskularru, betaurrekoak ala maskarilak, eta ebidentziak jasotzeko tresna desberdinak.