Abenduaren 14an errugbiko lehen partida jokatu zen Lauro Ikastolan
19/20 ikasturtean, kirol eskaintza hau gehitu dugu eta sortu diren lehen taldeak hasi dira lehiatzen. Abenduaren 14an lehen partida jokatu da Lauron, Lauro Ikastola – Unibersitario Bilbao Rugby Zuriaken kontra, eta emaitza 45-55 izan da, Bilbokoentzat. Hirugarren denbora ere izan zuten, kirol honetan ohi denez.
Aurretik ere beste topaketa batzuk jokatu ziren, martxa hartu arte, eta behin lehiaketa hasita Laurokoen hobekuntza ikusi da jolasteko eran. Azpi 10eko taldeak, Mikel Palomeroren eskutik, eta Azpi 12ko taldeak, Jon Sotoren eskutik, lan handia egin dute azken asteotako entrenamenduetan.
Datozen hilabeteetan bi taldeak gogor arituko dira Bizkaiko Ligan dagokien adin mailan.