Adierazpen askatasuna hizpide Batxilerreko Filosofia jakintzagaian
Gaurko egunez, hilak 17, Axier López kazetariaren hitzaldi telematikoa izan dugu Ikastolan Batxilerreko 2. mailan landu berri duten Immanuel Kant filosofoak zioenarekin parekatuz, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida sustatzeko asmoz.
Axier, 1979an Barakaldon jaioa, 2009ko irailean batu zen ARGIAko lantaldera. Eta 2016an Espainiako Gobernuak zigortu egin zuen Mozal Legea aplikatuz, “baimenik gabe” Eibarren izandako polizia operazio baten irudiak Twitterren argitaratzeagatik. Bizipen hori aitzakia hartuta, bigarren mailako ikasleekin solasaldi bat izatera gonbidatu dugu Axier, egunotan pil-pilean dagoen gai hau tratatzeko.
Eskerrik asko zure testigantza zuzena emateagatik.