Aerotermia instalazioak DBH, Batxiler eta Kiroldegian; eta fotovoltaikoa, eraikin guztietan

DBH, Batxiler eta Kiroldegiko eraikinetan burututako aerotermia instalazioak martxan daude dagoeneko. Energia-sorgailuak instalatu dira, gasoileko galdara ordezkatuz, energia jasangarrien aldeko apostua eginez eta Ikastolaren energia mota horiek barneratzeko programa orokorrari jarraituz.

Jarduera honek Ikastolako aerotermia-sistema globala osatzen du, Haur eta Lehen Hezkuntzan daudenak osatuz.

Instalazioak eraikin bakoitzeko ezaugarriekin integratu nahi izan dira material egoki eta eraikinarekin bat datozenak erabiliz.

Panel fotovoltaikoak hainbat fasetan instalatu dira. Fase horiek Haur Hezkuntzako eraikinean hasi ziren, eta orain Ikastolako gainerako eraikinetan instalatu dira.


Inbertsio horiek Next Generation Funtsen edo berreskuratze, transfomazio eta erresilentzia planaren laguntza izan dezakete.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.