Agurra egin diogu Ikastolako 46. promozioari
Maiatzaren 17an ospatu dugu Ikastolako 46. belaunaldiaren agurra (2009-2024), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,…
Ekitaldiak, urteurrenarekin harremandutako une hunkigarria ere izan zuen: 1970. hamarkadan Sabin Lopez de Guereñok, “Ikusi mendizaleak”en egilea ere badenak, idatzitako Ikastolako ereserkia abestu zuen Ikastolako Abesbatzak, Sabin bera bertan zegoela. Eskerrik asko une hau gurekin partekatzeagatik!
Eskerrik asko parte hartu zuten ikasle guztiei, Batxiler eta Lehen Hezkuntzakoei. Artistak zarete!
Eta zorionak promozioari! Hemen gaituzue nahi duzuenerako!