Aipamen berezia DBH 3ko ikasleek Galiziako Zientzia Azokan, Cambren
Ekainean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan Ikastolako Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak eta DBH 1-2ko saria gure ikasleek lortu zuten Cambreko Azokarako gonbitea lortuz: irailaren 15etik 17ra bitartean VI. Open Science Cambre 2023 zientzia-azoka izan dira, Cambreko kontzejuak eta XentD100cia Gazte Elkarteak antolatukoan.
DBH 3ko Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez eta Ander Barcina Lopezek “Butroetxe” lana aurkeztu dute, parte hartu duten beste 80 proiektuekin batera, eta epaimahaiaren errekonozimendua jaso dute Bigarren Hezkuntza mailako Ohorezko aipamena lortuz.
Zorionak egindako lanagatik!
2023ko ekainean, Bilboko Areatzan ospatutako Elhuyar Zientzia Azokaren laburpena: