Amaitu da Hazparne-Lauro elkartrukea

Ikasturte honetako DBH 1eko ikasleen Hazparneko trukea martxoaren 10ean hasi zen, guraso, ikasle eta irakasleak elkarturik, eta Behe Nafarrora eta Zuberoan izan dira.

Bernat Etxepare eta maskaradak aitzakia, martxoaren 11tik 13ra Lauroko eta Hazparneko ikasleek Elkano pastorala prestatu eta taularatu zuten, Maika Etxekopar zuberotarraren laguntzaz.

Trukea amaitzeko, martxoaren 14 eta 15ean Bilbon eta Lauron izan dira, bestelako ekintzak eginez.

Euskal kulturan bete-betean murgiltzeaz gain, ikasleek hainbat euskalki ezagutu dituzte eta bertatik bertara bizi.

Esperientzia ederra eta ahaztezina!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.