Amaitu dira ekaineko ikastaro bereziak Batxiler 1eko ikasleentzat

Batxiler lehen mailako azken ebaluazioa amaituta, ohiko deialdian dena gainditu duten ikasleentzat azken egun lektiboetarako antolatzen diren ikastaro bereziak amaitu dira ekainaren 7an.

Azken zortzi egun lektibo hauetan, ondoko ikastaro hauetara apuntatzeko aukera izan dute, ikasleen kurrikulua eta konpetentziak osotzen lagunduko diena, metodologia parte-hartzaile eta ludikoa erabiliz, eta kasu batzuetan, agiri ofiziala lortuz:

  • Lehen Laguntzak eta desfibrilazio semiautomatikoa, Gurutze Gorriaren eskutik.
  • Magisteritza praktikak Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntzako geletan.
  • Jarduerak “Gurena” Nagusien etxean.
  • Diseinu eta sormen tailerra, Kunsthal Goi Mailako diseinu zentroaren eskutik.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.