Amets Arzallus Batxilerreko ikasleekin izan dugu gaurkoan
Urtero, euskararen egunaren bueltan, Batxilergoko ikasleentzat Euskal kulturarekin lotutako antzerki-ikuskizunen bat ekartzen dugu. Egoera dela eta, bestelako formatoa egin behar izan dugu, baina aurten ere gure ikasleek Euskal kulturako ordezkari handi batekin egoteko aukera izan dute: Amets Arzallus.
Modu presentzialean hiru saio egin ditu eta beste bi gelek on line jarraitzeko aukera izan dute. Berak idatzitako Miñan liburuaren bueltan aritu izan dira solasaldian. Ibrahim benetako pertsonaiaren bitartez, migrazioaren gaiaz hausnarketan. Honez gain, bertsolaritzaz eta bere mundu ikuskeraz hitz egiteko tartea ere izan dute.
Eskerrik asko Amets, plazerra izan da!