Angoulême-ko ikastetxearekin burututako trukearen lehen atala amaitu da

Nazioarteko trukaketen planaren barne, eta gure ikasleek ikasten duten frantsesa praktikan jarri eta beste herrialde eta kultura batzuetan ibiltzen ikas dezaten, Angoulême hiriko Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin duela urteak burutzen dugun trukea berreskuratu dugu.

Martxoaren 11-17 bitartean 25 ikasle izan dira Angoulême-n, Gorka Lozano eta Lilia Di Brindisi irakasleak lagundurik, bertako familiekin elkar-bizitzen.

Jarduera batzuk frantses ikaskideekin burutu dituzte eta beste batzuk gure ikasleek bakarrik, denak oso interesgarriak eta dibertigarriak: bertako eskola ezagutu, pattiserie bat bisitatu, Bordel hiria ezagutu, Futuroscope, eta gehiago! Argazki batzuk eta ikasleek eurek egin duten bideoa, adibide.

Atal hau amaituta, Angoulême-ko ikasleak maiatzean hartuko ditugu Ikastolan eta jarduerak bere amaiera izango du.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.