Antzerkia: 3-7 urteko ikasleentzat saio berezia Lauro Fundazioaren eskutik

Lauro Fundazioa-ren lehen ekimena antzezlan bat izango da, Lauron, 3-7 urteko ikasleei zuzendua, zeinetan euren aitite eta emamek parte hartzeko aukera izango duten: “Amama: Irrifarreen Ondarea”.

Emanaldi honekin bi helburu nagusi ditugu:

  • Aitite eta amamen inguruan aitortza egitea.
  • Euskarazko kultur ekintzak sustatzea.

Antzezlan honen inguruan testuingurua sortzeko, hainbat jarduera burutzen ari gara ikasleekin eta familien parte-hartze aktiboarekin, kontuan izanik gainera, “Martxoak 8”ko aldarrikapen eguna bitartean dela eta ikuspegi hori ere gehitzen dugula belaunaldien arteko loturak sendotzeko:

  • Denon artean sortutako horma-irudia Haur Hezkuntzako pasabideetan.
  • Amamen ahotsaren eta istorioen magiaz gozatzeko kontalari berezi baten bisita.
  • Nagusiak hizpide eta protagonista dituzten ipuinen gida banatuko dugu.
  • Ipuin kolektibo bat sortuko dugu, bakoitzak bere amamarekin partekatzeko.

ANIMATU ZAITEZTE ETORTZERA:

  • “Amama: Irrifarreen Ondarea” (Aizpea Goenaga).
  • Eguna: martxoak 29, larunbatarekin.
  • Lekua: Lauro Ikastolako, DBHko Auditorium-ean.
  • Ordutegia: 2 saio, 10:30ean eta 12:00etan.

Eidabek ekoiztutako antzezlanak, istorio hunkigarria kontatzen digu, neska baten bidaia zirraragarria, amamarik ez duena eta bere bila abiatzen denarena.

Amaieran, kartela gehitu dizuegu, zehaztasunekin. Sarrerak erosteko esteka ere gehitzen dizuegu. Kontuan izan ume edo nagusientzako prezio ezberdinak daudela eta bereziki aitite eta amamak etortzea sustatu nahi dugula.

Sarrerak: “Amama: Irrifarreen ondarea”

Animatu zaitezte familian etortzera. Itxaroten zaituztegu!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.