Berrien artxiboa

Gogora institutuak antolatutako topaketan izan dira Batxilerreko lau ikasle

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 apirila, 2025
Lauro Ikastolak Adi-Adian biktimak entzuteko programan parte hartu izan du bere hasieretatik eta, Ikastolan izan diren biktimen ohiko topaketen ostean, aurtengo jardueren amaierako topaketan izan dira lau ikasle Gogora institutuak Barakaldoko BECen antolatutako topaketan, Mikel Gorostidi Batxilerreko koordinatzaileak lagundurik. ETAren jarduera eta «sufrimenduaren sozializazioa» izan dute hizpide. Ikusi BERRIA egunkariaren informazioa.
Sakondu

2. saria Spelling Bee Competition-ean, Aitor Zubiagak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 apirila, 2025
Lehen Hezuntzako hiru ikasle III Cambridge Spelling Bee Competition-ean izan ziren, Deustuko Unibertsitatean, Marie O´Mara eta Andrew Currie english teachers-ek lagundurik, hiru kategorietan parte hartuz: Aitor Zubiaga Ramirezek 2. saria lortu zuen bere kategorian. Zorionak!
Sakondu

Lanbideak: 3 urteko ikasleen proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 apirila, 2025
Haur hezkuntzako 3 urteko ikasleak lanbideen inguruko proiektuan murgilduta ibili dira egunotan. Hainbat denda atera dituzte pasabidera, gure gizarteko egunerokotasuneko alderdi garrantzitsuetako bat aztertuz eta landuz. Saltoki mota ezberdinak sortu eta antolatzen aritzeak talde-lana, sormena eta komunikazioa sustatu ditu, baita ikasleen artean kooperazioa eta errespetua ere. Proiektu honekin, haurrak gertuko lanbide eta bizibideetara hurbildu dira, ...
Sakondu

Filosofia Olinpiadaren finalean izan da Garazi Ibaseta

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 apirila, 2025
Espainiako XII Filosofia Olinpiada Mallorcan ospatu da martxoaren 28 eta 29an. Bertan izan da Garazi Ibaseta Azkorra Batxiler 2. mailko ikaslea. Argitaratu genuenez, Garazik Euskadiko fasea irabazi zuen, iruzkinaren modalitatean, “Zaintza” gaia jorratuz. Oraingoan ez du saririk lortu, baina esperientzia bikaina bizi izan du beste kategorietan sailkatu ziren gainontzeko ikasleekin. Zorionak Garazi egindako lanagatik!
Sakondu

Industria Erronka programa Batxiler 1. mailan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 apirila, 2025
Apirilaren 2an Batxiler 1. mailako Teknologia eta Ingenieritza ikasgaiko ikasleek ikasleek FVEM-ek BEC-en antolatutako Industria Erronka-n parte hartu zuten. BEC-era Bizkaiko 800 bat ikasle batu ziren eta bertan erronka batean parte hartu zuten taldeka. Lauroko ikasle talde batek 2. saria lortu zuen! Industria Erronka proiektuak Bizkaiko errealitate industriala hurbiltzen die ikasleei, STEM bokazioak pizteko eta ...
Sakondu

Futboleko Kadete A taldea, lehen mailan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 2 apirila, 2025
Kadete Ako mutilek, Peru Zulueta eta Iker Ramosek zuzendurik, garaipena lortu zuten joan den asteburuan Astrabuduko San Lorentzoren aurka jokatutako partidan. Oraindik txapelketako bost jardunaldi falta direnean, taldeak matematikoki lortu du lehen postua. Beraz, datorren denboraldian lehen mailan lehiatuko dira! Zorionak mutilak egindako lanagatik!
Sakondu

Auto elektrikoen lasterketa Zornotzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 martxoa, 2025
Martxoaren 23an, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Zornotzan, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin, beste ikastetxeetako 20 talderekin. Formulauro eta Geldiezinak gure taldeentzat lehen esperientzia izan zen, eta emozioz, urduritasunez eta jakin-min handiz hasi zuten eguna, jakin gabe zer espero zezaketen lasterketa batean. Ikasleak primeran aritu ziren: antolaketa, autoen prestaketa, babesleen ikusgarritasuna ...
Sakondu

Batxiler matrikula ofiziala: martxoak 31 – apirilak 11

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 martxoa, 2025
Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea martxoaren 31tik apirilaren 11ra izango da: IKUSI HEMEN. Matrikula bi modutara egin daiteke: EGUTEGIA ORDUTEGIA Martxoak 31 – Apirilak 11 9:00 – 14:00 eta 15:00 – 17:00 Gure Batxilerreko instalazioak (bisita birtuala) eta berezitasunak ezagutu nahi badituzu, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu. Ondoan duzun dokumentuan azaltzen duguna bertatik-bertara ikusi ahal izango ...
Sakondu

EUSKARALDIA: ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 martxoa, 2025
Mezu honekin batera Lauro ikastolak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Ikastolaren izaeran, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste ...
Sakondu

Hirugarren hilerako plaza libreak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 martxoa, 2025
Behekosoloko ikastaroen hirugarren hiruhilerako plaza libreak argitaratzen ditugu ondoko dokumentuan. Interesa izanez gero, bidali emaila. Eskaera egiteko epea: martxoaren 13an hasiko da, eta goizeko 9:00etatik aurrera hartzen diren idatzizko-eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik. Azken eguna, martxoak 16, igandea. Eskaera egiteko helbidea: zerbitzuak@behekosoloaxxi.com. Adierazi mesedez: Ikastaroei ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.