Berrien artxiboa

M8 egunero da!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 martxoa, 2023
Aste osoan zehar hainbat jarduera daude programatuta, etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Gizarteak berdintasunerantz aurrera egin du eta egiten ari da, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua ere badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egiten dugu. Egun hauek eduki ezberdinez jantziko dira inguruan ditugun gaiak jorratu eta ...
Sakondu

Filosofia Olinpiada: lau ikasle finalerako sailkaturik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 martxoa, 2023
Batxilerreko 10 ikasle eta DBH 4ko lau aurkeztu ziren Euskadiko V Filosofia Olinpiadara, Iñigo Martinez Peña eta Jone Ojea Totorikaguena Filosofiako irakasleek koordinaturik, eta lau sailkatu dira finalerako: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta. Batxilerreko hiru ikasleak “Iruzkin” modalitatean (ikus beherago, gaia) izan ...
Sakondu

Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu hizlari KUKULUMENDI saioan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 otsaila, 2023
Otsailaren 23an “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren saioa berri batean Batxilerreko lehen mailako ikasleekin, Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu “Ekintzailetza”ri buruz, Laura Castellanos, Paule Fano, Ibai Irusta eta Ekaitz Presa ikasleen gidaritzapean. Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu dituzte, ekintzailetzari lotutako ibilbideak azalduz. Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu ...
Sakondu

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi zituen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 otsaila, 2023
Bazkideen 101eko quorum-arekin, bertaratutako 57 bazkide eta ordezkatutako 44, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen. Halaber, Jagolaritza Batzordeko kideak izendatu ziren: Mikel Agirre Aizpuru, Aritz Alkorta Goxencia, Iñaki Arteaga Artabe eta Amagoia Tejedor Ortuondo. Jagolaritzan agintaldia amaitu zuen kideari eskerrak luzatu zitzaizkion, Ana Uriarte Urangari, alegia. Kontseilu Errektorearen informazioetan Hezkuntza ...
Sakondu

Lezaman izan ziren gure Umetxo kategoriako jokalariak, Athletic-eko insalazioak bisitatzen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 otsaila, 2023
Beste esperientzia bat gure motxilan gordetzeko! Athletic Clubek aste honetan Lezama Danontzat proiektuaren beste edizio bat antolatu du, klubarekin hitzartutako taldeek instalazioak bisitatu ahal izateko, lehen taldeak non entrenatzen duen ikusteko eta Lezamako belarrean zenbait partidaz gozatzeko. Lauro Ikastolako 14 neska-mutil bertaratu ziren otsailaren 7an, Ikastolako talde benjaminak ordezkatuz. Bisita zirraragarria izateaz gain, Athleticeko behe-mailetako ...
Sakondu

Aiala Aberasturi Rojo futbolaria, Lezamako entreno batera deitua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 otsaila, 2023
Aste hau ahaztezina izango da Aiala Aberasturi Rojo Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikaslearentzat. Aialak bizitza osoan jokatu du futbolean, Lauroko taldean ari da, eta aste honetan Athletic Clubek Lezamara joateko aukera eskaini zion entrenamendu berezi bat egiteko, urtero antolatzen duten kaptazio programaren barruan. Aiala Bizkaiko Ume mailako jokalari onenekin entrenatzeko deia hartu zuen, bera Umetxoen ...
Sakondu

LHko elkartasun merkatuan lortutako diruak bere erabilera izan du jada

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 urtarrila, 2023
Urtero bezala, ekainean “Elkartasun merkatua” egin genuen Lehen Hezkuntzan, guztion parte hartzearekin lortutako materialekin eta giza-ordezkarien laguntzarekin. Lortutako dirua, 807 € ICLI-Elkarkidetzarako Ingeniaritza erakundeari eman genion eta oraintsu adierazi digute nola erabili duten Indiako Premdham zentroan, premia bereziak dituzten mutil, gazte eta helduak batzen dituen elkartea, alegia, umezurtzak eta familia gabeko pertsonak izaten ohi direnak: ...
Sakondu

The Future Game, zeintzuk dira gazteen etorkizunari buruzko erronkak eta beldurrak?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2023
Urtarrilaren 26an, DBHko 3. eta 4. mailako ekoordezkariak Bilboko BBK aretoan izan ziren, The Future Game ekitaldian parte hartzeko, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta. The Future Game prozesuan, 16.000 gazteek etorkizunari buruz dituzten erronka eta beldurrak aztertu dira inkesten bitartez, eta emaitza adierazgarrienak plazaratu dira. Hauen artean azaldu dira teknologia berriak, aldaketa klimatikoa, inklusioa edota gaixotasun mentalak. Teknologia berrien ...
Sakondu

INSPIRA saioak hasi dira neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa sustatzeko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 urtarrila, 2023
Zazpigarren urtez martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan, Ikastola aitzindaria izan baitzen neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko programa honetan parte hartzen. Sei asteko iraupena duen programa honetan, bai neskek zein mutilek hartzen dute parte, saio batzuetan elkarrekin, eta besteetan, banaturik, edukiak modu ezberdinez lantzen baidituzte taldeko mentoring teknikari jarraituz. Proiektuaren muina ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.