Berrien artxiboa

Lauroko 5 ikasle sailkaturik Eskolarteko Bizkaiko Xake finalerako

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 apirila, 2018
Eskolaz kanpoko Xake jardueran parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bost ikasle sailkatu dira eskolarteko Bizkaiko Finalerako apirilaren 15ean eta 22an Sestaon izango dena, alegia: Beñat Subinas, Eneko Diaux, Pablo Etxebarria, Aimar Intxausti eta Beñat Goikoetxea. Sailkapen fasean, 2 txapelketa izan ziren, Getxon eta Leioan, bakoitzean 150 partehartzaile inguru egon zirelarik. Puntuazioari dagokionez, sailkapen faseko lehen ...
Sakondu

Maider Ruiz Azkue, ikastolako saskibaloi jokalaria, txapeldun Euskadiko Selekzioarekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 apirila, 2018
Aste Santuko oporretan, Maider Ruiz Azkue, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea eta ikastolako saskibaloi jokalaria, Euskadiko Selekzioarekin egon da San Fernandon, Cadizen, Espainako mini txapelketa jokatzen. Bertan, maila berezian Espainiako txapeldun lotu dira finalean, Balear Irlak taldeari 59 – 89 irabazi ondoren. Zorionak Maider! Federazioko berria
Sakondu

“7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna KALAKARI taldearen eskutik, Loraldia Eskolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 martxoa, 2018
Iragarri izan dugunez, DBH 4ko KALAKARI taldeak, Loraldia Eskolan parte hartu du, martxoaren 23an “7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna antzeztuz. Euskal kantuen barneko kontu unibertsalen eta imajinario kolektiboen konexioak harilkatu zituzten 15-16 urteko ikasleek, ikusle zituzten senitarteko eta lagunak kantatzen jarri arte. Tradiziozko kantuak eta gaur eguneko testuingurua lotu zituzten, bai eta antzeztu ...
Sakondu

Desfibriladoreak Ikastolako eraikin guztietan eta segurtasun beste neurri batzuk

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 martxoa, 2018
Orain arte eta duela hamar bat urtetik, desfibriladore bat egon da Kiroldegiko sarreran, baina orain eraikin guztietako sarreretan instalatzea erabaki da. Eraikin bakoitzaren atean, desfibriladore bat dagoelako adierazgarria jarri eta eraikin barruan tresna instalatu da. Eraikin guztietako pertsonek tresnaren erabileraren inguruko prestakuntza izan dute eta ikasleen artean ere zabaltzen ari gara: DBH eta Batxilerreko lehen ...
Sakondu

Uraren eguna Ikastolan: Nigerrerako ur-tantak proiektua etapa guztietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 martxoa, 2018
Martxoaren 22an Nazioarteko uraren Eguna ospatzen da eta Ikastolan jarduerak burutu dira etapa guztietan, “Nigerrerako ur-tantak” proiektuan parte hartuz, azken bostu urteetan egin izan dugun moduan. Honen helburua da Nigerreko haur behartsuenek ura izatea euren eskola eta etxeetan: ura hurbil izanez gero, ez dute berorren bila urrun joan behar eta horrek eskolara joaten ahalbidetzen ditu. ...
Sakondu

DBH 3ko ikasleak Bartzelonako Exporecerca Zientzia Azokan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 martxoa, 2018
3.DBH-ko lau ikasle, Unax Unzueta, Ariana Molinos, Leire Pereda eta Lucia Chirapozu, Amaia Perez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta, Bartzelonan ospatzen ari den Exporecerca Zientzia Azokan parte hartzen ari dira. Azoka honetan estatuko zein nazioarteko beste herrialdeekin batera beraien proiektu zientifikoa aurkeztuko dute hiru egunetan zehar. Proiektu hau “Ikerketa-Faktoria” ikasgaian garatu dute beste bi ikasleeekin ...
Sakondu

Aste honetan burutzen ari dira Hazparneko trukea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 martxoa, 2018
Aurten ere Lauroko 1.DBHko ikasleak Iparraldeko Ursuia eskolarekin egiten dugun trukeaz gozatzen ari dira. Atzoko elkar ezagutzeko jolasak eta gero, gaur Biarritzeko itsas museoa ezagutu dugu eta arratsaldean Baionako bolatokian bikain pasatzen ari gara! Asteazkenean Ikastolara itzuliko gara gure Hazparneko ikaskide berriekin.
Sakondu

“Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalaren bigarren atala burutu dugu Lauron

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 martxoa, 2018
Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta, “Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalaren lehen atala gure ikasleek Bordelera egindako bisita izan zen; eta bigarren trukea, Lauro Ikastolan eta Bilbon egiten ari gara. Akitania berria, Euskadi eta Nafarroa osatzen dituzten hiru eskualdeen arteko identitate kulturaletan sakontzeko eta harremanak estutzeko helburuz sortutako elkartruke oso emankorra izaten ari da. Batxilerreko 2. mailako frantses ikasgaiko ...
Sakondu

Amalur proiektua, abesti berrien CDarekin osotua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 martxoa, 2018
Duela lau urte, Haur Hezkuntzako hezkuntza-proiektuaren inguruko hausnarketa prozesua hasi zen, eta material eta metodologia ezberdinen aplikazioa aztertu ondoren, gure neurrira egindako materiala osotzea erabaki zen Amalur proiektua sortuz, Ikastolako proiektu propioa eta ikasleen beharrizanak kontuan izanik. Irakasleok elkarrekin egindako hausnarketa honetan, ondoko beharrizanak definitu ziren: metodologia indartu, gai egokiak aukeratu, euskal kultura txertatu, hezkidetza ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.