Auto elektrikoak: GOBLIN kategoriako urteko lehen lasterketa

Apirilaren 14ean, Leioan, Auto Elektrikoen proiektua burutzen duten bi taldeek euren autoak aurkeztu zituzten GreenPowerIberia – Bridgestone lasterketan, Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategorian.

Lehen aldiz egiten dugun orok urduritasuna sortzen du, eta kasu honetan, ez zen desberdina izan, umeak hilabeteetan zehar egindako lanaren eta ikasitako guztiaren fruituak ikusteko irrikitan zeuden. Txapelketa hauek autoa bera gidatzea baino askoz gehiago dira: talde lana eta izaera erakusteko unea, autoaren finantzaketa bultzatzen jarraitzekoa, ikas-komunitate (ikasle, guraso eta irakasle) osoaren artean sortzen dugun giro ezinhobea disfrutatzeko instant berezia.

Heldu zitzaien “Geldiezinak” eta “Formulauro” taldeei gidatzeko momentua eta lehen aldia zelarik, gauza asko hobetzeko dituztela konturatu ziren, esaterako, autoari errendimendu handiagoa ateratzeko moduak. Froga desberdinen artean, matxurei ere aurre egin behar izan zieten eta aurrera ateratzeko gai izan ziren. Konturatzerako, sari banaketa heldu zen eta Formulauro taldeak “Drag” modalitatean 2. saria lortu zuen. Baina igandeko saririk handiena ikasten jarraitu eta, batez ere, disfrutatu genuen guztia izan zen.

Zorionak denoi egindako lanagatik!

Eskerrik asko proiektua babestu duten enpresei:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.