Auto elektrikoen lasterketa Zornotzan
Martxoaren 23an, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Zornotzan, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin, beste ikastetxeetako 20 talderekin.
Formulauro eta Geldiezinak gure taldeentzat lehen esperientzia izan zen, eta emozioz, urduritasunez eta jakin-min handiz hasi zuten eguna, jakin gabe zer espero zezaketen lasterketa batean.
Ikasleak primeran aritu ziren: antolaketa, autoen prestaketa, babesleen ikusgarritasuna bermatzea, finantzaketa lortzeko denda txikien antolaketa, gidatzea eta estrategia. Dena bikain bete zuten! Gainera, beste taldeak ikustean asko ikasi zuten, eta euren autoetan egin nahi dituzten hobekuntzak zerrendatu zituzten jada, hurrengo lasterketan aurrerapausoak emateko asmoz.
Eguneko une berezietako bat saria jasotzean izan zen: “Greenest Bodywork” saria jaso zuten, auto ekologikoen karrozeriarik jasangarriena aitortzen duena.
Eskerrik asko parte hartu zuten guztioi: familiei, euren parte-hartze gabe ezinezkoa baita lasterketa hauetara bertaratzea; eta patrozinatzaileei, euren ekarpenengatik.
Zorionak denoi egindako lanagatik!










Babesleak:

