Auto-elektrikoetako ikasleek EHUko Master batean parte hartu zuten

Apirilaren 27an Kid’s Kit-Car proiektuan parte hartzen duten 8 ikaslek eta hiru irakaslek, “Geldiezinak” eta “Formulauro” lan-taldeen ordezkariak, EHUko “Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza Unibertsitate Masterrean” parte hartu zuten FORMULAURO proiektua azalduz.

EHUko Hezkuntzako fakultateko Eneko Tejada irakasleak gonbidatuta, Kid’s kit-Car-en eskutik heldu zitzaigun auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta eurekin lehiatzean datzan proiektuaren nondik norakoak, antolaketa, erronkak, finantzaketa eta lasterketei buruzko azalpenak eman zizkieten Master honetan parte hartzen duten eskola desberdinetako irakasle eta arduradunak diren ikasleei.

Azalpen teorikoaz gain, zeregin batzuk ere proposatu genizkien unibertsitate-ikasleei, gure ikasleek egunerokotasunean burutu eta gainditu behar dituzten jarduerak ikus zitzaten. 

Bukatzeko, gure ikasleek auto gidatu ahal izan zuten fakultatean barrena, proiektuaren erakusgarri gisa.

Sekulako esperientzia gure ikasleentzat. Zorionak egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.