Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean, osteguna, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean, Ikastolan hainbat ekimen antolatuko ditugu etapa guztietan urteroko SENTSIBILIZAZIO lanarekin jarraitzeko eta ikasleen artean zein helduen artean berdintasuna, errespetua eta askatasuna sustatzeko.

Emakumeen kontrako edozein indarkerien aurkako sinboloa den puntu lila oinarri hartuta, azaroaren 25ean, osteguna, kolore moreko arroparen batekin janztea proposatzen dizuegu, horretara, genero berdintasuna aldarrikatu eta emakumeen aurkako indarkeria guztien aurka gaudela adieraziz.

Erakusketa Lehen Hezkuntzan: aulki bat gehiago ez!

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.