Azkue Ikastola: Plaka oroigarria bistaratuko da Elkano 6an

logoa50Aurten beteko da Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50. Urteurrena, Bilboko Elkano kaleko 6. atarian kokatu baitzen 1966an Lauro Ikastolarren aurrekaria. Bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz, irakasteko legezko baimena lortu zuen lehen ikastola izan zen, Euskaltzaindiaren babesarekin.

Azkue Ikastolak familien ekimenez egin zuen aurrera, bereziki, Emakumeen Juntak kudeatuta. Eurei omenaldia egiteko helburuarekin, datorren asteartean, hilak 23, plaka bat bistaratuko da Elkano kalean. Lehenago, omenaldi ekitaldi-itxia egingo da, eta 13:00 inguruan plaka erakutsiko da.
Lauro Ikastolako eta Euskaltzaindiko ordezkariez gain, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kultura foru diputatua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan izango dira.

Plaka oroigarria, Julita Berrojalbiz Lauro Ikastolaren sortzaile eta lehen zuzendari pedagogikoa izan zenaren alabak, Isabel Andiak, eta Julitaren 2 urteko bilobak, bistaratuko dute.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.