Baratzeko lehen marrubiak Haur Hezkuntzan!
Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzan Baratza proiektuari hasiera eman genion. Proiektu berri honetan, gure baratza ingurumenarekiko erantzunkizuna eta naturaren ezagutza sustatzeko abiapuntua izan da, eta horretarako umeek mota guztietako barazkiak erein, ureztatu eta jasotzeko aukera izan dute. Eta ekaina helduta… hona hemen marrubiak!!
Umeen jakinmina estimulatzea eta haurrek naturarekiko duten harremana sakontzea izan dira proiektu honen helbururik nagusienak. Haur Hezkuntzako site-ean ere, 5 urteko atalean, baduzue landaturakoaren informazio gehiago: KLIKATU HEMEN