Batxiler 1eko hiru ikasleen webgunea Finalista izan da “Kaixomundua.eus” lehiaketan

Joane Rodriguez, Aketx Olmos eta Naia Sanz Batxiler 1eko ikasleak Finalistak izan dira “Kaixomundua.eus” lehiaketan “Lorezainak.eus” lanarekin, Amaia Perez eta Begoña Diez de Ulzurrun irakasleen gidaritzapean burututako Ikerketa Lan baten dibulgazio fasean.

“Kaixomundua.eus” lehiaketa Euskal Herriko DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea da: eduki digital euskaraz sortu eta webgune erreal bat sortu, ikasleak kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzeko.

Lehiaketara aurkeztutako proiektua, beraz, berariaz sortutako webgune berria izan da, Ikastolan burututako Ikerketa Lan batean oinarrituz.

Finalisten webgunea bisitatu nahi baduzue, hona hemen esteka: www.lorezainak.eus. Lanaren gaia: “Landare ezberdinen salinitatearekiko tolerantzia aztertuz eta haien portaera behatuz, sistema desalinizatzaile bat sortu, urari gatza kentzeko, landareak jasan ahal duen gatz kontzentrazio bat lortu arte”.

Maiatzaren 20an, eguerdiko 12:00etan, streaming bidez egingo den sari banaketa ekitaldian parte hartuko dute ikasleok, eta bertan jakingo dute euren kategorian irabazle diren. Zorte on eta Zorionak egindako lanagatik!

Lauroko beste lau taldek ere euren webguneak sortu eta lehiaketan aurkeztu zituzten:

laurokoastronautak.eus
sorginak.eus
dantzaetamatematika.eus
influencerrenarrakasta.eus


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.