Batxiler 1eko ikasleak Arteche enpresan izan dira Industri Erronka programaren barruan
Batxiler lehen mailako Teknologiako ikasleek Arteche enpresako instalazioak bisitatu dituzte Industria Erronka proiektuaren barruan.
Proiektu hori Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolatzen du industria-enpresen prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko, eta, hala, STEAM bokazioak sustatzeko.