Batxiler matrikula ofiziala:maiatzaren 4tik 14ra
IDAZKARITZAKO ARRERA ORDUTEGIA
- Maiatzaren 4tik 14ra: 8:00 – 14:00 eta 15:00 – 16:30.
Prozesua xedapen hauen arabera egingo da:
- Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren 2015eko martxoaren 6ko Agindua: agindu honen bitartez 2015/16 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira.
Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke:
- Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta.
- ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (aukera hau, maiatzaren 4tik 13ra). HEZKUNTZA ORRIALDEA .
Aurkeztu behar diren dokumentuak:
- Ikasle eskatzailearen NAN.
- Gurasoen NAN.
- Familia liburu osoaren fotokopia.
- Familia-errolda agiria.
ATE IREKIETAKO JARDUNALDIA Batxilerrean: maiatzak 5, asteartea
Bisita honetara etortzeko interesa duten familiek, konfirmazioa bidali behar dute Idazkaritzara: korreo elektronikoz zuzend_idazkaritza@lauro.org helbidera edo 94-4710444 telefonora deituz.