“European Youth Parliament”ean parte hartu duten Batxilerreko ikasleak estatu mailako fasera joango dira

European Youth Parliament hezkuntza proiektu independentea da, Europako gazteriaren beharretara moldatutakoa. EYPk pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzen ditu, gaitasun sozial eta profesionalak irabazteko bidea emanez. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek parte hartu dute tokian tokiko, nazio mailako edo nazioarteko saioetan, Europa osoko lagunak eginez. Egun, Europan dagoen gazteen politika plataformarik handiena da. YYP webgunea.

Europako arazo (gizarteko arazo, arazo politiko, ekologiko eta ekonomiko) ezberdinei buruzko debateetan parte hartzen dute, ingelesez, eta ikasleek informazioa bilatu eta kudeatu ondoren, debateak egin zituzten arazo garrantzitsuenen irtenbide posibleak proposatuz. 1. Batxilerreko giza zientzietako 6 ikaslek hartu zuten parte, Eider Oleaga irakaslearekin:

  • Unai Arredondo Torres
  • Gorka Etxebeste Arroyo
  • Elena Gorbeña Amezaga
  • Ane Isasi Arruti
  • Iraia Markaida Izquierdo
  • Ignacio Santos Elordui

Lehiaketa: otsailaren 27an (larunbata), ikasleak beste ikastola batzuetako ikasleekin taldeka bildu ziren eta hurrengo egunerako gaiak prestatu zituzten; eta otsailaren 28an (igandea),  Euskalduna Jauregian, debatea egin zuten.

Parte hartu zuten zazpi ikastetxeen artean, Lauroko taldea izan zen aukeratua tokian-tokiko saioan eta, beraz, hiru ikasle joango dira Mallorcan apirilaren 13tik 17ra bitartean ospatuko den hurrengo estatu mailako saiora: Unai Arredondo Torres, Gorka Etxebeste Arroyo eta Elena Gorbeña Amezaga.

Zorionak!!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.