Batxilerreko ikasle berrien matrikula epea eta ate irekiak
IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA
- Maiatzaren 2tik 14ra: 8:00 – 14:00 eta 15:00-16:30
Prozesua xedapen hauen arabera egingo da:
- Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua.
- Hezkuntza Sailburuaren 2018ko otsailaren 23ko Agindua: agindu honen bitartez 2018/19 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira.
Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke:
- Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta.
- ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (aukera hau, maiatzaren 2tik 13ra). HEZKUNTZA ORRIALDEA.
Beharrezko dokumentuak:
- Ikasle eskatzailearen NAN.
- Gurasoen NAN.
- Familia liburu osoaren fotokopia.
- Familia-errolda agiria.
ATE IREKIETAKO JARDUNALDIA Batxilerrean: apirilak 24, asteartea, 16:00etan.
Bisita honetara etortzeko interesa duten familiek, konfirmazioa bidali behar dute Idazkaritzara: korreo elektronikoz rodriguezr@lauro.org helbidera edo 94-4710444 telefonora deituz.
Data honetatik aurrera ere aukera izango da Ikastola ikusteko zita adostuz, helbide eta telefono berdinean.