Batxilerreko ikasleen lana Bartzelonako Exporecerca Jove ikerketa azokan parte hartzeko aukeratua
Lehen Batxilerreko lau ikasleen lana aukeratua izan da Bartzelonako Exporecerca Jove azokan parte hartzeko, gazteen artean ikerketa sustatzen duen MAGMA elkartean antolatutakoa, hain zuzen. Aurtengo edizioa, noski, telematikoa izango da, eta ikasleek, euren proiektua bideo bidez epaimahai batean aurkeztu eta aukeratua izan ostean, on-line formatoan eramango dute topaketara otsailaren 27 eta 28an.
Ikasleak dira Izadi Diego Eguren, Nahia Urteaga López, Aiala Yañez Iturriormaetxea eta Leire Soto Otxandiano, eta euren lana Begoña Diez de Ulzurrun eta Amaia Pérez irakasleen gidaritzapean burutu dute “Ikerketa Lana” ikasgaian. Gaia: “Landareen hazte prozesuan mikrograbitateak duen eraginaren ikerketa”.
Zorionak gure emakume ikertzaileei!