Batxilerreko proiektua ezagutu nahi? Bisita gaitzazu!

Batxilerreko etapak ziklo bat itxi eta beste bat zabaltzen du, eskolaketa urteei amaiera emateko. Etapa garrantzitsu honetan gure helburua da ikasle bakoitzak bere emaitzarik onena lortzea norbere helburuak erdiesteko.

Esfortzu berezia egiten dugu une honetan neska-mutilek euren helburuak eta nahiak betetzen dituztela ziurtatzeko Proiektu Integrala eskainiz, Orientabide Akademiko eta Profesionala (ikusi atala) plan sendo batean oinarrituz eta heziketa emozionala bereziki zainduz.

Gure Batxilerreko instalazioak (bisita birtuala) eta berezitasunak ezagutu nahi badituzu, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu: ondoan duzun dokumentuan azaltzen duguna bertatik-bertara ikusi ahal izango duzu eta nahi duzun guztia galdetu.

Gurekin kontaktuan jartzeko galdetegia atal honetan duzu. Eman izena eta kontaktuan jarriko gara. Zatoz!

Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea, martxoaren 31tik apirilaren 11ra bitartean izango da: IKUSI HEMEN


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.