Batxilerrerako matrikula ofiziala, martxoaren 28tik apirilaren 8ra
Batxilerrerako ikasle berrien matrikula egiteko:
- ON-LINE HEZKUNTZA ORRIALDEAN.
- Aurrez-aurrekoa, Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan: 9:00etatik 15:00etara.
Beharrezko dokumentuak:
- Ikasle eskatzailearen NAN.
- Gurasoen NAN.
- Familia-liburu osoaren fotokopia.
- Familia-errolda agiria.
Informazio gehiago behar izanez gero, Batxiler proiektuko laburpena luzatzen dizuegu ondoko dokumentuan. Zehaztapenetarako edota hitzordu pertsonalizatua adosteko, deitu Ikastolara, 94-4538007, 212 luzapenera edo idatzi mezu bat rodriguezr@lauro.eus helbidera.