Batzar Nagusi telematikoa burutu genuen Urteko Kontuak onesteko
Bazkideen 197ko quorum-arekin, telematikoki konektatutako 168 bazkide eta ordezkatutako 29, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta hiru urterako auditoretza elkartea onetsi zituen.
Hasierako gora-behera teknikoen ostean, Batzar Nagusi telematikoak aurrera egin zuen, eta bazkideek Presidente, Zuzendari Gerente eta Zuzendari Pedagogikoaren azalpenak entzun zituzten, eta zegokienean, botoa eman.
Bereziki eskertzekoa da lehen minutuetan etxean zeuden bazkideek izan zuten eroapena Batzarra hasi eta doiketa teknikoak egin arteko itxaron unean. Batzar Nagusi honetan parte hartu duten bazkideei Kooperatibarekin agertutako konpromisoa eskertu nahi diegu, egoera berezi honi denon artean erantzun baitiogu. Xabier Egaña margolariaren hormairudiak eskaintzen digun atzealdea baliatuz, bere hitzak gogoratzea baino ez zaigu geratzen: “Porque nada ha terminado todavía. Todo sueño es posible. Y nuestro ayer podrá ser, de nuevo, mañana“.
Eskerrik asko!